Pello Errotak ez zion estimazio gutxi bere astoari. Behin, bidean zihoala, bere asto erdi-itsuagatik adarjoka hasi zitzaion bertsotan norbait, eta Pellok erantzun.
1.
Pello astoarekin zihoala, norbaitek burlan bota zion:
Begi bat itxua da, hanka bat ausiya, ilundu ezkeroztik ezin ikusiya, pausajia ere ez dauka biziya, bere modukua da horren nagusiya.
2.
Eta Pellok erantzun:
Anega t’erdi arto dauzka bizkarrian, ni bezela dijua pauso azkarrian, mantentzen errexa da: jaten du larrian, horretxek serbitzen nau bere baldarrian.