Zilegi bekit garai bateko oroitzapenez hastea ni ere izan nintzen umea, nerabe eta gaztea. Baina bizitzak eskatzen digu heltzea eta haztea. Gizarte hontan gorantz joatea, hori da irabaztea! Gidoi batean murgildu ginen ni ta nire emaztea gauza bat soilik ahaztu zitzaigun: gidoia geuk idaztea.
2.
Behin emaztea aipatu eta hura zen ezkontza hura! Berrogei lagun ermitara ta berrehunen bat otordura. Trajeatuak barra ertzera ta Orfeoia kantura. Dena onetik, dena hobetik noble berrien modura. Aitak ordaintzen zuen artean bazkariaren faktura, gu Kanadara joan ginen lagun langabetuen kontura.
3.
Baina gerora errutina zen gure bizitzaren jabe eta haurtxo bat izan genuen gure harremanaren alde. Amonarekin dagoenean gu ere gustura gaude pintxoak jan ta kriantza edanez berriz nobioen pare baina gauetan esnatuz loa zapuzten digu halare. Ume bat nola etor daiteke eskulibururik gabe?
4.
Urtean behingo parrandarako ez naiz egoten zalantzan umea lotan utzi ondoren eta emaztea plantxan. Despedidako afari latza eta gero... txan ta ta txan! Kendu eraztuna behatzetik ta zeozeren esperantzan Pub-en batean bukatzen dugu ohartu gabe balantzan hogei urteko neskei begira berrogeikoekin dantzan.
5.
Bagoaz zentro komertzialera dena ez baita parranda azken urtetan astearteko gure plana hau izan da. Dendarik denda gabiltz haurrari lau litxarkeri emanda. Dantzatu VISA eroen gisa hemen guztia da ganga... Azokan ere ibiltzen gara tokatzen denean txanda hiru letxuga regateatzen BMWan joanda.
6.
Badut lagun bat, demagun Aitor solteroa, zer arraio! Izan ez dena bizitzan mailaz igotzeko bezain iaio. Tarteka zerbait ligatu arren, egin arren zenbait saio. Gizajoari ohartzerako arroza pasako zaio... Nire bizitza bideratutik sarri hurbildu natzaio... Nahiz ta urte bat den andrearekin larrurik ez dudala jo.
7.
Azken bertso hau neure ahotik ta sortatik apartean mespretxatua sentitu bainaiz sarri begiradapean. Zer gertatzen da ez badut sartu nahi horrelako katean? Hori gidoi bat besterik ez da beste askoren artean... Bakoitzak bizi behar duenez gustuko duen batean zuen bizitzak konpondu arte utzi besteok bakean!
1.