Martxoaren 8an greba egin du andreak, eta etxearen kargu gelditu den enpresa-gizonaren pentsamenduak. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua.
1.
Gabon Asteasu ta bere hondarea aurkeztu nadin ni naiz Blas Etxeparea gizon arrakastatsu ta burujabea Gamesako sekzio baten zutabea emaztea aldiz det etxeko andrea nik asko irabazten det hori da klabea emaztea aldiz det etxeko andrea nire hizkuntzan: sekula lan egin gabea.
2.
Haurrak eta etxea daude bere kargu loreei ura bota ta egin lau enkargu baino gaurko egunak aldaketa zor du ta andrearekin hala egin det akordu zortzi orduz lanean ohituta gogor gu gaur denera egin behar ditut bi otordu zortzi orduz lanean ohituta gogor gu zertan pasako ditut beste zazpi ordu?
3.
Zazpitan jeiki naiz ta tostadak plateran jarri dizkiet haurrei egun hasieran gero oheak egin ta jantzi primeran ta eskolara eraman guztia karreran etxekoandreak lanik ez badu beregan ezin ulertu nabil zertan dauden greban etxekoandreak lanik ez badu beregan zergatik gaur pilatu zaizkit hainbeste lan?
4.
Enpresan misterio handirik ez dago nagusien esana bete ta akabo baina etxe hontan nahastu nauzue zeharo ados jar zaitezte Jon, Leire ta Izaro batek lan bat agindu besteak gehiago sistemak ez, sendiak egin nau esklabo batek lan bat agindu besteak gehiago nagusirik ez eta denen menpe nago.
5.
Lanik ez izateko hau da hau lan sorta lau gelak garbitu ta zabaldu arropa ez dakit lana eginez naizen haren kontra ezer bada hauxe da langile borroka andrearen laguntza nahiko nuke topa lasatzeko lepoan estutu dan soka andrearen laguntza nahiko nuke topa berak zergatik ez nau inoiz faltan bota?
6.
Asetzeko umeen gose ta egarri prestatu ditut hiru xerra errukarri zailena eginda zegok nahiz pentsatzen jarri mahaian jarritakoan begira elkarri semea etorri da eskolatik larri behar ditu entzungo duten bi belarri semea etorri da eskolatik larri zergatik nik ez diot zer duen igarri?
7.
Sukalde txoko baten laurok adi adi xerrari bultzatzeko trago bat urari inork ez dio ezer esan nahi aitari kaiola bihurtu da lehen zena kabi nahiz ta saiatu naizen gogor ta ugari ixiltasun hau ez zen etxean aspaldi nahiz ta saiatu naizen gogor ta ugari ahalik ta ondoen baina ondo ez naiz hari.
8.
Nahiz greba egitea zeukan gaur promesan ni estu ikustean zenbat kontraesan laguntza eskaini dit ta nik ezetz kexan guzti hau nire kontu gaur sofan zu etzan eskerrik asko esan dit hau nire sorpresan esfortzua emango zela ikus nezan eskerrik asko esan dit hau nire sorpresan nik ez diot sekula halakorik esan.
9.
Konpromisua nahiz ta hartu nire kargu orain gizonak ezin batean dihardu makina artean nahiz ta moldatu bizkor gu etxe barruan denak egin dit estorbu egirik bada harek aitormena zor du dena ez zen egitea pare bat otordu egirik bada harek aitormena zor du laburregi geratu zaizkit zortzi ordu.
10.
Garbitzaile, zaintzaile sukaldari, ama gizonik ba ote da guzti hori dana eguna bukatu det ohean etzana lana garaitua ta ni nekeak jana agur martxoak 8 bukatu da lana bihar berriro berak egingo du dana agur martxoak 8 bukatu da lana bihar egin dezagun biok erdi bana.