Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Nere sentimentua

Antonio Urbietak bere anaiari ("Kaskazuri" bertsolariari) Ameriketatik bidali zion gutuna da hau. Gutuna bertsotan jasotzeak eragingo zion zerbait anaiari! Abesten ere, bi anaia: Unai eta Eñaut Agirretarrak (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Nere sentimentua
nai det deklaratu,
Ameriketan nago,
au ezin ukatu;
emen egiñagatik
ondo gobernatu,
orkuaz egiten naiz
asko akordatu.
2.
Onuntz etorri nintzan
utzirikan ama,
anai-arrebak eta
familiya dana,
egitiagatikan
desio nuena;
geroztik triste dabil
ai nere barrena!
3.
Amazazpi urtetan
banuen segira,
neska gazte guziyak
neroni begira;
lurrik ikuitu gabe
gorputzari jira,
orduko arintasunak
asentatu dira.
4.
Gorputz ederra nuen,
dantzari ariña,
bañan ez da izaten
betiko egiña;
emen egiñagatik
orain alegiña,
ez gera libertitzen
orduan adiña!
5.
Orko bizimoduaz
oso aspertuak,
onerako ziraden
gure desiuak;
orain atzera berriz
orrera pausuak,
emen bizi gerade
erdi mudatuak.
6.
Despedira dijua
sei bertso oiekin,
anaia, konformatu
orrenbesterekin;
nere gustua zer dan
nai badezu jakin:
beste orrenbeste jarri,
aio, Jose Joakin.