Gerra bukatuta, erbestetik Zarautzera bueltan zetorrela Basarri, harrapatu egin zuten eta langile batailoietan sartu, esklabo lanetan. Leku askotan izan zen lan behartuan, tartean, Aiako Harrian, Aritxulegiko bidea egiten. Han bizitakoak sorta honetan jaso zituen. Kantatzearen indarrez asko zabalduko ziren bertsook, gerora. *Bideoan Gorka eta Eider Zabaletak abestua.
1.
Nork egin du gure galde? Aiako Arritan gaude, baña beti bezin trebe... lanean gogoz aritzen gera soldatarik jaso gabe, berreun nagusi badaude gure artaldean jabe... Guk umore ona alare!
2.
Otz-aldi eta goseak ta barau egun luzeak guk baditugu paseak; gorputzari on egiten nunbait! gallur ontako aizeak, nola baigeran gazteak, sano dauzkagu esteak, ez egonarren beteak.
3.
Goizean ekin lanari, egunsentian pozgarri, txoriak guziak kantari; eziñ atera gentzake orain iñoiz adinbat izardi, erdietan gaude geldi, al degunean exeri... zertan nekatu geiegi?
4.
Oiartzungo neskatillak, muxu-gorri biribillak, izan zaitezte abillak; zertan maitatzen dituzute kaleko ume zirtzillak, Aitxulei'n daude trankillak saltzeko dauden opillak, pare gabeko mutillak.