Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Astoa errekan pasa ezinik

Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
1.
Pello Errotak
Komeriya polit bat
igaro zait neri,
astoa ezin pasa
errekan igari;
aitak esaten dio
bere semiari:
Motell, kontu egiyok
ere anaiari.
2.
Miel Antonek
Semiak errespuesta
emango du trebe,
gaztia izanarren
ajolikan gabe;
etxian bizi eta
ez nekin batere
bedorrek zituanik
orrenbeste seme.