Urzo xuri pollit bat

bazen herri huntan

aita amak utzirik

joan zen airetan

pare gabia baitzen

bere lagunetan

ihiztariak zuen

atzeman saretan.

 

Bertsoaren berri

Kantuak azaltzen du nola ehiztari zahar batek usoak harrapatzen zituen, gero kaiolan sartu eta saltzeko.

 

Galerianoaren kantua

“Galerianoaren kantua” : Pantxoa eta Peio abeslariek egin zuten ezagun, 1975ean argitaratutako diskoan (Elkar). Kantu horretan bi bertso doinu tartekatzen dituzte: Lili bat ikusi dut I eta Urzo xuri pollit bat A.