Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Inaxi Etxaberen erantzuna Basarriri

2019-06-28

Basarrik "Aitonaren malkoak" sortan emakumearen faltak hartu zituen hizpide. Eta Inaxi Etxabek "Basarriri erantzuna" jarri bueltan. Gertaera eta bertso haiek ekarri zituen gogora Zarauzko bertso-eskolak (2013-07-18).
PDF
1.
IÑAKI EIZMENDI, BASARRI
Aiñ maite dedan aiton batekiñ
sarritan ditut tratuak.
Larogei urte ditu oraintxe
beregan inguratuak.
Lengo batean, kalez kale gu,
biok besotik lotuak.
Urte gutxitan aldakuntz asko
nola baigauden artuak
bertsotan jarri nai dizkizutet
esan zizkidan kontuak.

2.
Gazte maitea –esaten zidan—
gauzak bai oker daudela.
Gu sasoikoak giñan denboran
etziran behintzat honela
aundikeri ta lujoko griñak
gaur bai indar daukatela!
Ekaitz gogorrak gure soroak
galtzen dituen bezela…
Sinista zazu emakumeak
galdu bear gaituztela.

3.
-Bañan aitona, ainbat pekatu
al du emakumezkoak?
-Bai, gazte maite, oien jokerak
ez dira itxurazkoak.
Berak printzesak bezela jantzi,
zikin etxeko zokoak.
Lanari uzkur, baña festara
azkar aldatu zankoak:
Gipuzkoako lengo alabak
etziran horrelakoak.

4.
Gaur ille beltza baldin badute
bihar oria buruan,
ezpañak eta azkazal gañak
piper autsaren moduan.
Usai gozorik entzungo dezu
pasatuz beren onduan.
Gazteak pentsa bear lukete
garai datorren orduan
orrelako bat lagun artuta
zer etorkizun daguan.

5.
Nobelak ondo irakurrita
gabez zinetara irten.
Guraso zarrak negar egiñez
sutondoan itxogiten.
Beren izkuntza bajutzat bota,
ta beste bat itzegiten.
Noizbait ezkondu, ta… asitakoan
etxeko lanak egiten…
Sua nolatan pizten dan ere
askok ez dute jakiten.

6.
Musu, betazal, ta gañontzeko
margo ta autsez beteak.
Apainduri ta lujoz aberats,
eta maian arloteak.
Etxean falta izaten dira
kanpora errez boteak.
Zorigaitzeko aundinai orrek
ekarri ditun kalteak.
Egun onenak ikusi zitun
gure Gipuzko maiteak!

7.
INAXI ETXABE
Basarri jauna, zuk badaukazu
aiton bat maite dezuna
zeuk diozunez berakin oso
sarri tratatzen dezuna
eta zuk ontzat ematen dezu
arek esaten dizuna.
Irakurrita daukat nik ondo
bertsotan jarri dezuna.
Amen dijoakizu, ba, orain
neskatx baten erantzuna.

8.
Emakumeak utzi gaituzu
oso okertzat artuta
munduan diran zorigaitz danak
gure lepora botata.
Gizasemiak ote dauzkatzu
oso santutzat artuta?
gai onen kontra zer esanikan
etzait neri orain falta
BIOTZA NOLA JARRIA OSO
DAUKATEN MINBERATUTA

9.
Bizio txarrik asko badago
gizasemien artian
begiratzia naikoa dezu
auzo-taberna atian
egunero an ikusten dira
pozik asko zurrutian
jakiñagatik ori dutela
bere buruen kaltian.
Ez dira ala ere geldituko
patrikak ustu artian.

10.
Igande goiza etorri eta
beti gauza bat buruan:
denborik ezin pasa degu-ta
aurrera "txikiteuan".
Eguardirako jarriko dira
ganberruaren moduan;
izkuntza ederrik entzungo dezu
gero beren inguruan.
Nik ezin neurtu oitura orrek
ze kalte egiten dituan.

11.
Nobelak ere ikusten dira
gaur askotxoren eskutan
esango nuke emakumeak
aña badirala ontan
zenbat gastatzen duten ez jakin
zigarro eta zinetan;
jokuan berriz zer esanik ez
taberna eta plazetan.
Miseriarik ez da faltatzen
gero fameli askotan.

12.
Noranai juan nai dutenian
ez dute falta dirurik;
emakumeak ibilli bear
zorrak ordaindu eziñik.
Etxian falta dan gauzagatik
ez dutelako ajolik
NESKATXAK!, garai datorrenian
ez galdu zuen zentzunik
orrelako bat lagun artuta
ez dagolako gauz onik.