Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Ia guriak egin du

Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Iya guriak egin du,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya.
2.
Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!
3.
Gerraren billa gau t' egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!
4.
Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!
5.
Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi;
ori deseo nuke nik.
ixuri gabe odolik!
6.
Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibiltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!
7.
Gu gera iru probintzi,
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi;
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!
8.
Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak il ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardatu;
letra zarrik ez ukatu;

*Bertsoen iturria: "Xenpelar eta bere ingurua", Auspoa saila. Antonio Zavala.