Errenterian Xenpelar bertsolariaren bizilaguna zen Fermin Errazkin itzaina (idiekin ibiltzen zena).
Ostegun batez, feri-egunez, joan da Hernaniko azokara Fermin eta “betroia” edo behia erosi dio
Inazio delako bati, 19 ezkutu ordainduta. Behi ona omen zen erosi zuena, baina Fermin tabernan
sartzean, behia trukatu egin zioten eta xaxtar bat jarri. Betroi trukatu horrekin eliz ataritik pasatzean
apaizek barre egin zioten: halakoxea zen azienda hura!
Gertaera kontatzeko bertso sorta umoretsu hau jarri zuen Xenpelarrek.
1.
Bertso berriak jartzen orain naiz abiyan predikatzera nua Euskal Herriyan betroi bat hartu nuen Hernanin feriyan galantzia egingo zuela agiyan tristura begiyan beti auleriyan ez haren premiyan nere fameliyan Xenpelarrek dakizki Errenteriyan.
2.
Ostegun joan danian hamabost Hernanin betroiaren tratua genduen egin Inazio saltzaile erostuna Fermin hemeretzi ezkutu genion eragin sabelian du min inork ase ezin artoari muzin ez du nahi edozin atzetik behar ditu zazpi medezin.
3.
Informe txarrak dira horrentzat auzotik: espalda ateria urgun besotik eztula ta antsia ukuilu-zokotik desterratuko nuke nik nere bototik amarra lepotik grilluak orpotik makilaz ondotik jotzen det gogotik ez zaio ajolarik ezerengatik.
4.
Oraindik gaztia da: hogeita sei urte ernari omen ditu bost hilabete nik ez diot igertzen hala esan dute gezurra baldin bada engainatu naute haragia aparte hezurretan torpe zainak dauzki fuerte zeinek nahi du merke? Zikiro baten truke emango nuke.
5.
Kara iguala du aurrian ta atzian basurdia dirudi zutik jartzian konsuelo bat daukat nere bihotzian: bizirikan gelditzen bada hilbeltzian hori umatzian esnia etxian gazta abatsian gazura arratsian belarrak gizenduko du maiatzian.
6.
Begi bat itsua du adar biak motzak kriseilua dirudi haren kokotzak ikaratutzen gaitu eztularen hotsak burlaka hasi zaizka elizatik hontzak sano dauzka hortzak hagina zorrotzak tristura bihotzak dantzan dabil hotzak ez dio onik egin leku arrotzak.
7.
Borroka dabilela juan zaizka adarrak ezin sujetaturik bere indarrak lurrera botatzen du euliaren kargak talentu onak dauzka nere betroi zaharrak jendiaren farrak ez dirade txarrak ganadu elbarrak juntura iharrak burruntzia dirudi haren bizkarrak.
8.
Burua jarri zaio lurrera begira belarriak zintzilik ai zer segira! Albaitero guziak ikaratzen dira zeinek sendatuko du holako herida? Bajatzen ari da hirutatik bira hau nere perdira nork nahi du erdira? Baina ez det eman nahi Euskal Herrira.