Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertso elkarrizketak

2022-02-07

Entzule sasi-jakintsuok, bertso bat entzun eta egin ohi ditugun komentario eta epaiak. Iturria: Bidasoko Hitza.
1.
Alferrik ez da joan
sagardotegira
ordu t’erdi sagardo
basora begira:
-«Hau aromatikoa,
motela hori da».
Uler ezin dudanaz
tira eta bira.
Ba bertso berriketak
gauza bera dira.

2.
-«Teknikoki zorrotza
ta errimaz gertu,
ahots propioa du
bertsotan agertu».
-«Goitik ondo landu du
amaieran lehertu,
emandako kolpea
ezin da baztertu».
Elkarrizketa ez dut
zipitzik ulertu!

3.
-«Puntuz puntu egin du
bertso bat osoa,
diskurtso landua du
umore gozoa».
-«Bertsolari freskoa
eta airosoa».
Kontzeptu arrotz bati
jarri diot soa:
zer izango da goitik
beherako bertsoa?

4.
-«Ertz gabeko bertsoak
denontzat atsegin».
-«Horiek borobiltzen
hamaika ahalegin».
Esplikatu mesedez
argi gera dedin,
irrist egin omen du
aurrekoan berdin,
nahiz bertsotan geldirik
dagoela egin.

5.
Luzea omen dugu
bertsoaren soka,
eta hau epaitzeko
daude mila mota,
ni kontzeptu denekin
galduta nago ta,
gainera ez dugunez
hau norgehiagoka!
Txalo hotsak jar beza
bertsoaren nota.

Iturria: Bidasoko Hitza, 2022-01-31.