Bertsu berri batzuen

noa emaitera

Banka hortan sujetak

ardura baitira

Antton eta Maria

xangrinetan dira

uste gabe gaixoak

tronpatu bait dira

elgarri soberaxko

konfiatu dira (bis).

 

Bertsoaren berri

Bertsoaren egilea: Jean Pierre Harinordoki.

“Antton eta Maria” sortan kontatzen da zer gertatu zen Banka herrian (Nafarroa Beherean), bi maitale ohien artean. Anttoni etxera etorri zaio gizon bat, esanaz Maria erditu berri dela eta bera dela haurraren aita; Anttonek ukatu egiten du (bi urtean ez omen du hitz egin Mariarekin). Anttonek etxean andrearekin pentsatzen du zer egin; Manexeneko Zimonekin joango da Mariarengana, kontuak argitzera. Mariak argi esaten dio: “Haur hori tokatzen duk hire ta enetako”