Badago jende KAMELEOIA eta besteen aurrean inoiz ere ez du nabarmendu nahi kamuflatzen da denean: hostoan berde, hormigoian gris eta marroi enborrean… Hor dagoela antzematen da lotsagorritzen denean!
2.
Jende TRIKUA izutzen bada morkots bihurtzen da bizkor! Horretarako du bizkarrean hainbeste arantza gogor. Eta sabela izanagatik gozo, leun ta laztankor… Besarkada bat behar du baina ez zaio ausartzen inor!
3.
SAGUZAR jende filosofoa ez pentsa denik tentela! Leize ilunean buruz behera hankaz gora dagoela zerua behean ta lurra goian ikusten ditu horrela… Eta nork dio oker dagola eta alderantziz dela!
4.
Eta badago jende BELDARRA bihurtzen dena imago* ingurukoek oso kontuan hartu gabea lehenago… Orain jendeak esanagatik: “TXIMELETA, eder hago!” bere burua ez du ikusten lehen baino ederrago!
*Beldarra, metamorfosiaren ondoren, imago bihurtzen da (tximeleta itxuran).