Baliabide hau klase hauetan erabili da:
*Transkripzioaren iturria: Arrantzaleen bizitza (Antonio Zavala, Auspoa). Sortaren izena: "Bertso berriyak Orio'ko baliari jarriyak".
1901. urtean Orion (Gipuzkoan) balea harrapatu zuten; Euskal Herrian harrapatuko zen azkena izango zen. Gertaeraren testigantza bertsotan jaso zuen Orioko herritar batek, Orbegozok (apaiza zen Zumaian). Kantua ezagun egin da Benito Lertxundien ahotsean, 1977an “Zuberoa / Askatasunaren semeei” disko bikoitzean argitaratuz geroztik.