Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

16. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Errimategiak landuko ditugu, erabiltzeko gustukoenak ditugun oinekin gure loreak osatuz. Oin horiek bertsotan probatuko ditugu, 8ko txikian puntutan eginez, "Orioko balearena" doinuaz.

Errimategien lanketa 

Saioari hasiera elkarrekin kantatuz emango diogu: "Orioko balearena" sorta ezaguna abestuko dugu. 1901. urtean Orion (Gipuzkoan) balea harrapatu zuten; Euskal Herrian harrapatuko zen azkena izango zen. Gertaeraren testigantza bertsotan jaso zuen Orioko herritar batek, Orbegozok (apaiza zen Zumaian). Kantua Benito Lertxundi abeslariak egin zuen ezagun.

Gaur doinu horretantxe ariko gara, puntutan. Baina puntutan hasteko, lehenik errimategiak landuko ditugu. "Errimategia lantzeko ariketak" fitxa hartuta, hauxe egin genezake:

  • Lehenik, arbelean oin zerrenda ahalik eta luzeena osatuko dugu, oinak geuk ekarrita. Horretarako, fitxan agertzen den errimategi bat hartuko dugu (adibidez, -ARRA) eta, buruz (fitxara begiratu gabe!), ea zenbat oin ekartzeko gai garen arbelera, guztion artean.
  • Oin gehiago bururatzen ez zaizkigunean, fitxako zerrenda luzera joko dugu: gustukoenak ekartzeko arbelera.
  • Gero, arbeleko zerrenda luzetik, oin gustukoenak azpimarratuko ditugu.
  • Azpimarratutako oinekin puntutan egingo dugu, "Orioko balearena" doinuan.
  • Bertsotan probatu ostean, erabiltzeko errazenak egin zaizkigun oinak jasoko ditugu gure lorean.
  • Beste errimategi bat hartuko dugu gero (adibidez, -AMA/ANA) eta prozesu bera segiko dugu.

Baliabideak

1
Balea nola harrapatzen zen zehaztasunez azaltzen duen sorta ezaguna.
2
Errimategi bakoitzarekin, ariketa hauek egin genitzake: Kopla txikian puntu erdika, kopla txikian oina emanda puntu bat sortzen, 2 oinak emanda, zortziko txikian puntu erdika, 5 hitz konkretuak, 8 oin emanda eta loreak.