Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Arozenako señora

2022-06-27

Rosi 16 urterekin neskame aritu zen Zarautzen, Arozenako señorarentzat. Sorta hau II. Señora Sariketako finalean abestu zuen.
1.
Arozena Zarautzen zegoen
urruti zenik ez pentsa
señora harek ematen zuen
zuela gure jabetza
hara sartzean ahaztu genuen
amaren menda erretza
grazik buruan genuena zan
erromerian ametsa.

2.
Sukaldekoak bata txuria
dontzeilak uniformea
ume zaintzaile ta begirale...
beti behar neskamea.
Baserritarra izan behar zan
eta ez kalekumea
eta gurean dirurik ez zan
baina bai nahiko umea.

3.
Militar trajea bauletik
modaz pasatzen hasia
jostunak handik uniformea
zuen neurrira josia
media, mantal, guante, kofia
flaka eta lepo luxia...
Ez zan erreza diximulatzen
baserritarran grazia.

4.
Piura hartan nola ibili
kalean ta agerian?
Ezagunen bat ikusi ezkero
bero lamak aurpegian.
Konponbidea errez halare
guk genuen edadian
abriguakin irteten ginan
abuztuaren erdian.

5.
Señoran maila gutxienez zan
dukesa edo markesa
bazkalaurretik eskatzen zuen
konsomeakin jereza
zilar bandeja dizdiratsuan
ez gazi eta ez geza
kasualitatez ez baigenuen
oso konforma erreza.

6.
Uda garaian Madril aldeko
señorita-señorito
handi-mandien erreberentzi
kanpaitxo eta errito
silla respaldo-altu artean
bandeja noiz eroriko
izar genuen txipiroi saltsak
arrastoa nun utziko.

7.
Kanpotarrantzat dena bonbo zan
otorduak, diru hotsak
jaki zein mantel dotoreenak
ta betebehar zorrotzak
propinarako ere neskame
ilarak ez ziran motzak
baina negua señorak ta guk
pasatzen genuen hotzak.

8.
Hiru-lau neska eta señora
ez egin eta ez egon
pobre erara patatak janez
saltsa rosarik ez zegon
zilarra pasa, puntokruz egin
eta Jainkoan fede on
pelukerira atera zedin
guk errezatzen genion.

9.
Igandeetan lauretan erten
bederatzietan gira
eta señora afarian zai
ordulariai begira
paela-dantza festa giroan
tortilla tristea mahaira
bat agintzera bueltatu nahian
bestea erromerira.

10.
Hara "señora" entzundakoan
datozkidanak gogora
Arozenako pasadizoak
atera nahian kanpora
hamasei urte-edo nituan
pasa da nahiko denbora
orain beldurrez ez ote naizen
haren antzeko señora.

2022-06-04 Leitza. II. Señora Sariketako finala.