Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Didaktika
Bat-bateko ariketak
Doinutegia
Errimategia
Gaitegia
Jolasak
Kultur transmisioa
Bat-bateko bertsoaldiak
Bertso jarriak
Bertsolariak
Erreferenteak
Saio bat antolatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Xarmegarria zira
Xarmegarria zira
1.Urratsa / 2.Ikasturtea
Erreferentea(k)
:
Imanol
Doinua
:
Xarmangarria zera I
PDF Deskargatu
Uztaritzen (Lapurdin) jasotako maitasun kantu herrikoia.
1.
Xarmegarria zira
eder eta gazte
ene bihotzak ez du
zu baizikan maite.
Bertze zenbait bezala
ote zira libre?
Zurekin ezkontzeaz
dudarik ez nuke.
2.
Xuri-gorria zira
arrosa bezala
profetak ere dira
mintzo hola-hola.
Araberan bazinu
gorputza horrela
irudiko zinuen
zeruko izarra.
3.
Oi maitea, zatozkit
plazer duzunean
nehork ikusi gabe
ilunabarrean
lagun bat badukezu
joaiteko bidean
hark ezarriren zaitu
trankil bihotzean.
4.
“Plazer eginen duzu
isiltzen bazira
haur inorantak hola
tronpatzen baitira
ez da enetzat ona
holako segida
bertzalde zure baitan
ez naiteke fida!”
5.
Adioz beraz orai,
ene arraroa
hori dela medio
herritik banoa
bihotza triste eta
kexuan gogoa
beti jarreikiren zait
zur’amodioa.