Xarmangarria zera
eder eta gazte
nere bihotzak ez du
zu besterik maite
beste zenbait bezala
banegoke libre
zurekin ezkontzea
dudarik ez nuke.

 

Bertsoaren berri


Maitasunezko bertso sorta bat da.
Kantu herrikoi hau euskalki ezberdinetan jaso da: Aita Zavalak Gipuzkoan jaso zuen; Euskal Kantutegiak
Uztaritzen (Lapurdin) jaso zuen. Lapurdin jasotako bertsioa da bertso sortetan abestuko
duguna: Xarmegarria zira.