Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikaria: Manex Pagola.
1.
Txikiak ginenean barrez ta txantxetan pozik zein lotsagabe hango egunetan lehen egunerokoa sortzen zen plazetan gaur bulego batean jakin gabe zertan. Kezkak daramatzagu sartuta kopetan agur plazer txikiak gaurko estresetan ja ez gabiltza saltoka lokatz putzuetan; ahaztuta dugu gure barruko Peter Pan.
2.
Handiak ta txikiak bi une, bi banda malenkoniak berriz egin dit eztanda bizi genuen hori sentimendu landa beraz apur dezagun helduaro langa. Mundua sinplea da askotan esanda gogora ekartzeko badugu demanda umeen ikuspuntua sekretua han da perspektiba aldatzen da guraso izanda.
3.
Kartoi puska bat nahiko hiri bat sortzeko edota itsasoan hegan murgiltzeko neguan txanoari jarri nahian beto ahoa zabalduta elurra jateko. Aita-amatasunaz milaka foileto inoiz ez dut izan nahi guraso perfekto soilik etxean bizi pozaren menpeko hargatik zugandik dut asko ikasteko.
4.
Etxea txukuntzeko emanda denbora ordena mantentzea ez den arren moda Playmobil eta Lego guztiak kanpora ziztu bizian berriz gela hankaz gora egin diezaiogun kaosari oda aldatu ikuspegia sabaitik sotora lurretik begiratu egin zazu proba zorua mundu berri bat bihurtuko da.
5.
Ordubete baineran zer ote da hotza? Euria barra-barra ta zuk praka motza ikara entzutean trumoi baten hotsa norberaren gaineko konplexu zorrotza entzun ezazu zure barruko ahotsa inozentziak bertan du eta jaiotza.
6.
Zergatik ta zergatik unero galdera zergatik kea gora ta euria behera zergatik aitona ja ez dator etxera zer da jaio eta hil zer bizitza bera? Jakinmina da bide baten hasiera harridurarik eza magiaren galera zergatik ez gu gure logikak haustera? Deskubritu dezagun mundua batera.