Emakume ahaldunduak Mari Jainkosan antzera sorginek jakinduria zuten barnean sobera ama lurra errespetuz begiratzeko joera euskaraz buru ta bihotz hori pekatu ote da? Aske bizi izatea zen guzti haien aukera lurrarekin bat eginez ta elkar zainduz gainera maitasunean emanez jasoaren arabera euren utopiak biziz naturarekin batera.
2.
Graxiana Barrenetxea atxilotua lehenik Agerreko Marixane sutan errea bizirik Lancrek zituen ehizatu ta torturatu gogotik berdina jaun gurutzedun gixon askoren aldetik emakume haiek zirena bihotz osoan darabilt haien barneko indarra bizirik dela badakit errelato haien alabak zutunik gaude oraindik sasi guztien gainetik hodei guztien azpitik.
3.
Mila bederatziehun hogeita hamaseiko urtia historian kolpe latz bat aldatuz gure zoria askatasuna helburu sentituz beti herria bestelako gizarte bat sortzeko zuten premia herri desberdinetako askatasun egarria benetako baloreak borrokaren irrintzia beraien ondorengook dugu amets egokia euren izenak ahaztu ez daitezen utopia.
4.
Atxilo, torturatuak fusilatuak hainbeste Francisco Franco Bahamonde diktadorearen menpe Saturraran garaituen inpernu izan liteke emakumeen kasuan hori biderka daiteke seme-alabak lapurtu erahil besteak beste emakumeon gorputza erasotzea zein merke zenbat eta zenbat amets den oraindik betetzeke orduko tiroen hotsak oraindik entzun daitezke.
5.
Bakartxo, Ina, Oihane, Belen, Gurutze, Olaia askatasuna helburu herria askatzeko nahia jo puntuan zapalkuntza injustizia, etsaia maite zuten gure hizkuntza ohiturak eta paisaia jendarte justuago bat lantzeko eskutan laia nahiz eta hain gutxi izan dena emateko garaia arerioak ulertu zin duen lengoaia utopiaruntz joateko eman digute kuraia.
6.
Kolpeak, elektrodoak baineran erdi itoa bortxaketak eta gero ziega hotzera saltoa Fleury, Murtzia, Kordoba, Topas edo Sotokoa bidai luzeak, bisitak ez du irauten nahikoa espetxean sartu dute gurekin bat etxekoa baina sarea ez da eten da zabal ta galakoa segituko dugu sortzen mundu bat utopikoa gure haurren irribarrea da haien amets gaiztoa.