Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Betaurreko morez

Lanak filtratu:

Denak (129) Bakarkakoa (23) Ofizioa (100) Taldean (6) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)

Neba-arreben ustez, zurea da gurasoak zaintzeko ardura...

Gurasoak zaintzeko, neba-arrebek esan dizute seme-alabarik ez duzulako zuk hartu beharko zenukeela ardura.
Bertsolariak: Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gorputzaren aldaketak onartzea kosta

Adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostatzen zaizu zure gorputzaren aldaketak onartzea
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Onintza Enbeita
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Arrantzalearen alabak bide bera hartu nahi

Bizitza osoa emon duzu itsasoan beharrean. Gaur zure alabak esan dizu berak ere ogibide hori izan gura duela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-12-20 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pisukidearen tupperren jeloskor

Unibertsitatean ikasle zabiltzate. Apartamentu berean kolokatu zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu.
Gai jartzailea: Xan Alkhat
Bertsolariak: Maddalen Arzallus , Nahia Etxeberri
Saioa: 2025-12-14 Etxebarre Plaza librea

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabak ez du futbol taldeaz dutxatu nahi

Aita-alabak zarete. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da herriko futbol taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, beste herri batean ari da jokatzen, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-11-01 Usurbil Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Maria Cristina hoteleko garbitzailea sofan lehertuta, Zinemaldiari begira

Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Alaia Martin
Saioa: 2025-09-29 Irura Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Autobusean aulkia eskaini eta eseri nahi ez

Agin, autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Agin Laburu , Maialen Lujanbio
Saioa: 2025-09-13 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Alaba nerabeak ama ligatzen harrapatu

Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Jone Uria
Saioa: 2025-08-30 Hondarribia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote harremanean posible al da libre izatea?

Aspaldi ikusi gabeko lagun batek esan zidan: “Berriro ere libre, bikote harremanik gabe”. Zer pentsatua eman zidan, eta zuri galdetuko dizut: bikote harreman batean posible al da libre izatea?
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal
Saioa: 2025-07-19 Alegia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gorputzari buruzko komentarioei erantzunak

Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago, motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu.
Gai jartzailea: Aitzol Barandiaran
Bertsolariak: Aratz Igartzabal "Potto"
Saioa: 2025-03-28 Ataun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zahartzaroari begira

Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa?
Gai jartzailea: Ainhoa Urbieta
Bertsolariak: Julio Soto
Saioa: 2025-03-14 Mendaro Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizitza kolektibotik bikoteaz bizitzera

Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela.
Gai jartzailea: Iholdi Beristain
Bertsolariak: Izaro Bilbao , Irune Basagoiti
Saioa: 2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


40 urte eta bikoterik ez

Berrogei urte inguruko bi lagun zarete, eta kuadrillan bikotekiderik ez duten bakarrak. Zu, Oier, kezkatuta zaude egoerarekin; Beñat, berriz, ez.
Gai jartzailea: Ane Ezenarro
Bertsolariak: Oier Etxeberria , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2024-11-17 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea eta ekonomikoki antolatzeko moduak

Zuek hiru lagun zarete. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue: zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Nerea Ibarzabal , Alaia Martin
Saioa: 2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexualitate tailerrean, sexologoa eta amona

Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu.
Gai jartzailea: Iñigo Ibarra
Bertsolariak: Miren Amuriza , Uxue Alberdi
Saioa: 2024-04-27 Odieta Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Marierrauskin eta Edurnezuri, autostop egiten

Zu, Peru, Marierrauskin zara. Eta, zu, Iñaki, Edurnezuri. Egokitu zaizuen bizitzaz nazkatuta, elkarrekin autostop egiten jarri zarete, askatasun bila.
Gai jartzailea: Oier Suarez
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre , Peru Abarrategi
Saioa: 2024-03-16 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amaren mugikorrean argazki erotikoak

Paula, ama zara. Gaur, Iñaki semea harrapatu duzu zure mugikorrean argazki erotikoak ikusten. Gorri-gorri jarri da.
Gai jartzailea: Oier Suarez
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre , Paula Amilburu
Saioa: 2024-03-16 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko

(Bertso saio distopikoan jarritako gaia). Behar bada ez dugu hala irudikatzen baina osasungintza publikoak iraungo du. Jarraitzen dute irudiak eta estetikak izaten garrantzitsu. Orain osasun publikoak bere gain hartzen ditu ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko. Gustatzen ez bazaizu, aldatu! Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Miren Amuriza
Saioa: 2024-02-28 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zure bizitzan zer dago erdigunean eta zer periferian?

Aztertu diren figurak dira erdigunearena eta periferiarena. Baina zer dira? Zer dago zuen bizitzan erdian eta zer bazter batean?
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak: Jon Mendiluze , Janire Arrizabalaga , Eki Mateorena , June Aiestaran , Kattin Madariaga , Sabin Abarrategi
Saioa: 2024-02-23 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zure lagun onenak maite zaituala esan deutsu, baina ez bakarrik lagun moduan.


Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Onintza Enbeita
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun