Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Betaurreko morez

Lanak filtratu:

Denak (87) Bakarkakoa (10) Ofizioa (74) Taldean (3) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)

Abokatuak, kasu guztiak onartu ala ez

Bufete berean lan egiten duzuen bi abokatu zarete. Aitorrek kasu batzuei ezezkoa eman nahi izaten die; Aratzek uste du guztiek onartu behar dituztela.
Bertsolariak: Aitor Salegi, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
Saioa: 2018-09-07 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Semea eskolako jazarpenari aurre egiteko prestatzen

Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak: Sustrai Colina
Saioa: 2018-09-07 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Martxoaren 8ko greba ostean etxeko lanik egin nahi ez

Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da.
Gai jartzailea: Irati Erkizia
Bertsolariak: Sustrai Colina, Oihana Bartra
Saioa: 2018-05-05 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Depilatzeko prest?

Miren, jarri esku-ohe honetan etzanda eta Onintza zu aldamenean zutik. Oraintxe galdetu diozu: “Prest zaude depilatzen hasteko?” (Bata etzanda eta bestea alboan zutik daudela kantatzen dute).
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Miren Artetxe, Onintza Enbeita
Saioa: 2018-04-26 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Berrogeita hamar urte daramatzazue elkarrekin ezkonduta. Gaur harremanaren errepasoa egiten hasi zarete.


Bertsolariak: Txaber Altube, Peru Abarrategi
Saioa: 2018-04-07 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Autopistan 140 km orduko abiadan

Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Alaia Martin
Saioa: 2018-03-10 Zigoitia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi alargun Gabonetan kanpora joateko pausoa ematear

Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko.
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Uxue Alberdi
Saioa: 2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehenen aldiz mamografia egiteko gutuna jaso duten bi lagun

Kuadrilla bereko bi emakume zarete. Gaur heldu zaizue lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna.
Bertsolariak: Jon Maia, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-11-19 Amurrio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Maria Cristina hoteleko garbitzailea eta izar famatua

Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Saioa: 2016-09-08 Alkiza Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ama eta etxetik joatear den alaba

Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia: Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin
Saioa: 2014-06-20 Anoeta Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zer esaten diozu izan zinen nerabe hari, eta zer esaten dio nerabe hark gaur zaren horri?

Ainhoa argazki zaharrei begira hasi da. Bere nerabezaroa… Zenbat aldatu diren gauzak! Zer esaten dio Ainhoak garai hartako nerabeari eta zer esaten nerabe hark Ainhoari?
Bertsolariak: Eli Pagola, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2014-03-07 Hernani Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Printze urdina eta ezezkoan den printzesa

Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga
Saioa: 2014-01-05 Oñati Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Autobusean, elkarren alboan. Bata telefonoz ari da kontatzen bikoteak jo egiten duela

Zu, Igor, autobusean zoazela, Maialen zure ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini diozu.
Bertsolariak: Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi prostituta, isunei buruz

Bi prostituta zarete. Jakin berri duzue isun handiak jarriko dizkietela zuen bezeroei.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Erditzeak etxean eta ospitalean

Haurdun zaudete biak. Zuk, Jone, haurra etxean ukan nahi duzu. Unaik, berriz, ospitalean.
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Unai Agirre Goia
Saioa: 2013-11-30 Maule Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bikotea zahar-etxean bizitzen

Adineko bikotea zarete. Zahar-etxera bizitzera joatea erabaki zenuten. Lehen gaua han pasatu, eta gosaltzen ari zarete.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Unai Agirre Goia
Saioa: 2013-11-30 Maule Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, euren guraso bat etxera bizitzera ekartzeaz

Bikotea zarete. Fredi, Jonen ama hil da, eta esan dizu aita alarguna zuen etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.
Bertsolariak: Fredi Paia, Jon Martin
Saioa: 2013-11-24 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi polizia, prostituzio-sarekadatik bueltan

Bi polizia zarete. Prostituzio-sarekada batean parte hartu duzue oraintxe. Polizia-etxera bueltan zoazte auto berean.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Unai Iturriaga
Saioa: 2013-11-23 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehenengo zitan, “maite zaitut” esan dizu

Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu.
Bertsolariak: Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adinean aurrera gorputzarekin deseroso

Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Amaia Agirre
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun