Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1092) Bakarkakoa (209) Ofizioa (558) Taldean (31) Puntu erantzuna (178) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (22) Hitza emanda (15)

Atzekoen errenkarnazioaz

Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak. Hil ondotik gertatzen denari buruz, adibidez, anitzek uste du hil ondotik animalia batean berraragiztatuko garela. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez.
Gai jartzailea: Ekhiñe Zapiain
Bertsolariak: Julen Zelaieta , Josu Sanjurjo , Nerea Ibarzabal , Maialen Lujanbio , Andoni Egaña
Saioa: 2025-07-07 Lesaka Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaupasaz bertsotan zure balkoi azpian

San Juanak dira, goizeko 6ak. Ekhiñe eta Miren bertsotan ari dira jo eta su, Aginen balkoi azpian. Agin oso haserre atera da balkoira.
Gai jartzailea: Jose Luis Urdangarin
Bertsolariak: Agin Laburu , Miren Artetxe , Ekhiñe Zapiain
Saioa: 2025-06-26 Hernani Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxebizitza saltzailea eta pisua ikustera datorren gaztea

Saioa, higiezin-agentzia bateko langilea zara. Urteak daramatzazu horretan eta jende askori lagundu diozu pisuak, etxebizitzak, bereganatzen. Azkenaldian, konturatu zara gazteei pisuak erakutsi bai, baina salneurria aipatu eta izutu egiten direla. Gaur ilusioz beterik Aner gaztea etorri zaizu.
Gai jartzailea: Unai Ormaetxea
Bertsolariak: Saioa Alkaiza , Aner Peritz
Saioa: 2025-06-24 Andoain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Birziklatzea

Puntua: Birziklatzea ez da / horren zaila baina... Puntua: Planeta zaindu behar / bakarra delako.
Gai jartzailea: Peru Irastortza
Bertsolariak: Oihana Arana
Saioa: 2025-06-21 Laukiz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Munduko egoera

Puntua: Mundua hankaz gora / eta gu bertsotan. Puntua: Batzuetan hitza da / armarik onena
Gai jartzailea: Peru Irastortza
Bertsolariak: Xabat Illarregi
Saioa: 2025-06-21 Laukiz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Euskara

Puntua: Zer da Euskal Herria / euskararik gabe? Puntua: Ikasle gehiegi ta / hiztun gutxiago
Gai jartzailea: Peru Irastortza
Bertsolariak: Maite Sarasola
Saioa: 2025-06-21 Laukiz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ligatzeko aplikazioan zergatik eman diezu "like"?

Irune, ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta "like" eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote?
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Onintza Enbeita , Aissa Intxausti , Irune Basagoiti
Saioa: 2025-06-11 Bilbo Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Lana

Puntua: Lanean joaten da / bizitza erdia. Puntua: Osasuntsua al da / lana egitea?
Gai jartzailea: Aitor Arrutia
Bertsolariak: Asier Otamendi
Saioa: 2025-05-17 Orozko Sariketa Finala

Bertsoaldia ikus-entzun


Hitza emanda: Nortasuna


Gai jartzailea: Aitor Arrutia
Bertsolariak: Asier Otamendi
Saioa: 2025-05-17 Orozko Sariketa Finala

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernaria eta bezero ligoia

Ane, tabernaria zara, eta Josune, astero zita desberdin batekin agertzen den bezeroa da. Gaur Ane, ligatzeko sekretua zein den galdetzera hurbildu zara Josunerengana.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Josune Aramendi , Ane Zuazubiskar
Saioa: 2025-05-17 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Korrika lasterketan gaupaseroa aurretik

Korrikalariak zarete. Lasterketa garrantzitsu batean parte hartu duzue. Zu Aitor, Josuren atzetik sartu zara helmugan; badakizu gaurkoan gaupasaz etorrita dagoela.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Josu Sanjurjo , Aitor Servier
Saioa: 2025-05-17 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Parrandarako laguna falta

Kuadrillako denak mendian korrika hasi dira. Inork ez dizu parrandara laguntzen.
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak: Haira Aizpurua
Saioa: 2025-04-26 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Egoera sozioekonomikoa

Puntua: Pobreak pobretzea / al dute helburu? Puntua: Gutxik asko du eta / askok ezer gutxi
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak: Libe Goenaga
Saioa: 2025-04-26 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Helduok ezin gara ezkutatu, umetan bezala

Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue.
Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2025-04-11 Bergara Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Garai ilunotan, non topatzen duzue argitasuna?

Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren, udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan, non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak?
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Amets Arzallus , Miren Artetxe , Alaia Martin , Andoni Egaña
Saioa: 2025-04-05 Biriatu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bertsolarien egutegi erotikoa

Bertso munduan dirua falta da. Hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu, metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea. Bonberoak bezala, kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten, zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez: denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute.
Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Unai Iturriaga
Saioa: 2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gorputzari buruzko komentarioei erantzunak

Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago, motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu.
Gai jartzailea: Aitzol Barandiaran
Bertsolariak: Aratz Igartzabal "Potto"
Saioa: 2025-03-28 Ataun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Petrikilo bakoitzaren metodoak, Aita Santua sendatzeko

Eneko Aita Santua da. Esan dutenez, Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko: munduko mediku eta tratamendu mota guztiak. Antza denez, ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko, azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua.
Gai jartzailea: Aitzol Barandiaran
Bertsolariak: Iban Urdangarin , Iker Zubeldia , Aratz Igartzabal "Potto" , Eneko Araiztegi "Korta" , Naia Arrizabalaga , Mikel Etxezarreta
Saioa: 2025-03-28 Ataun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zahartzaroari begira

Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa?
Gai jartzailea: Ainhoa Urbieta
Bertsolariak: Julio Soto
Saioa: 2025-03-14 Mendaro Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lau egun barru lehertuko da mundua

Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan?
Gai jartzailea: Maddi Zugarramurdi
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Jon Maia
Saioa: 2025-03-14 Leitza Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun