Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plaza

Lanak filtratu:

Denak (222) Bakarkakoa (35) Ofizioa (141) Taldean (21) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (22) Hitza emanda (0)

Eskelak irakurri edo orria pasa

Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duzun edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak.
Gai jartzailea: Jon Gurrutxaga Urbieta
Bertsolariak: Sustrai Colina , Jexux Mari Irazu Muñoa
Saioa: 2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zertan antzematen diezu atzekoei, zahartzen ari direla?

Taldeko gazteena zara, Andoni, baina bazoaz zahartzen. Besteak zahartzen ari direla ikustea errazagoa da norbera zahartzen doala ikustea baino. Beste hirurak zahartzen ari direla ohartuta zaude, izan liteke fisikoki askotan ikusten ez dituzulako edo… Konta ezazu zergatik ikusten dituzun zahartzen. Eta besteok esan ezazue nola ikusten duzuen zuen burua.
Gai jartzailea: Aritz Zerain
Bertsolariak: Julio Soto , Aitor Mendiluze , Nerea Ibarzabal , Andoni Rekondo
Saioa: 2025-07-25 Arano Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Erabakiak hartzeko gai ez denaz, dibortzio bitartekariaren bulegoan

Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?”
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Sustrai Colina , Eli Pagola
Saioa: 2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Atzekoen errenkarnazioaz

Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak. Hil ondotik gertatzen denari buruz, adibidez, anitzek uste du hil ondotik animalia batean berraragiztatuko garela. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez.
Gai jartzailea: Ekhiñe Zapiain
Bertsolariak: Julen Zelaieta , Josu Sanjurjo , Nerea Ibarzabal , Maialen Lujanbio , Andoni Egaña
Saioa: 2025-07-07 Lesaka Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaupasaz bertsotan zure balkoi azpian

San Juanak dira, goizeko 6ak. Ekhiñe eta Miren bertsotan ari dira jo eta su, Aginen balkoi azpian. Agin oso haserre atera da balkoira.
Gai jartzailea: Jose Luis Urdangarin
Bertsolariak: Agin Laburu , Miren Artetxe , Ekhiñe Zapiain
Saioa: 2025-06-26 Hernani Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxebizitza saltzailea eta pisua ikustera datorren gaztea

Saioa, higiezin-agentzia bateko langilea zara. Urteak daramatzazu horretan eta jende askori lagundu diozu pisuak, etxebizitzak, bereganatzen. Azkenaldian, konturatu zara gazteei pisuak erakutsi bai, baina salneurria aipatu eta izutu egiten direla. Gaur ilusioz beterik Aner gaztea etorri zaizu.
Gai jartzailea: Unai Ormaetxea
Bertsolariak: Saioa Alkaiza , Aner Peritz
Saioa: 2025-06-24 Andoain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ligatzeko aplikazioan zergatik eman diezu "like"?

Irune, ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta "like" eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote?
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Onintza Enbeita , Aissa Intxausti , Irune Basagoiti
Saioa: 2025-06-11 Bilbo Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Helduok ezin gara ezkutatu, umetan bezala

Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue.
Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2025-04-11 Bergara Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Garai ilunotan, non topatzen duzue argitasuna?

Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren, udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan, non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak?
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Amets Arzallus , Miren Artetxe , Alaia Martin , Andoni Egaña
Saioa: 2025-04-05 Biriatu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bertsolarien egutegi erotikoa

Bertso munduan dirua falta da. Hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu, metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea. Bonberoak bezala, kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten, zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez: denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute.
Gai jartzailea: Ibon Leibar "Txinbo"
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Unai Iturriaga
Saioa: 2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Petrikilo bakoitzaren metodoak, Aita Santua sendatzeko

Eneko Aita Santua da. Esan dutenez, Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko: munduko mediku eta tratamendu mota guztiak. Antza denez, ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko, azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua.
Gai jartzailea: Aitzol Barandiaran
Bertsolariak: Iban Urdangarin , Iker Zubeldia , Aratz Igartzabal "Potto" , Eneko Araiztegi "Korta" , Naia Arrizabalaga , Mikel Etxezarreta
Saioa: 2025-03-28 Ataun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Santa Ageda errondan desafinatzen

Herriko ekimen guztietan parte hartzen duzuen bi gazte zarete. Santa Agedara ere apuntatu zarete, baina zuen dohaina ez da afinatzea. Kantuan hasi zarete eta korokoak begira dituzue.
Gai jartzailea: Sabin Abarrategi
Bertsolariak: Ane Zuazubiskar , Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2025-01-10 Aramaio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Baserritarra eta odoloste beganoak egiteko proposatu dion iloba

Ibai baserritarra zara eta bizitza osoa daroazu sasoi honetan txerri-boda egiten; txerria hil, gero urte osorako okela gordetzeko. Urtero gonbidatzen dituzu txerri-bodara familia, auzokoak… lana egoten delako, eta gero trukean txorizo, odoloste eta abarrak banatzen dituzu. Aurten Janirek, zure ilobak, proposatu dizu Ibai, txerria bizirik uzteko eta odoloste beganoak egiteko.
Gai jartzailea: Joanes Igeregi
Bertsolariak: Ibai Amillategi , Janire Arrizabalaga
Saioa: 2024-11-29 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendi martxa bezperan, tabernatik erretiratu ezinda

Zuek biok, biharko mendi martxarako eman duzue izena. Goizaldeko bostak dira eta oraindik hor zaudete mostradore ondoan.
Gai jartzailea: Iñaki Beitia "Arbildu"
Bertsolariak: Etxahun Lekue , Oihana Bartra
Saioa: 2024-09-27 Loiu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Auto elektrikoaz, Cadizera bidean laugarren geldialdia

Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago.
Gai jartzailea: Arkaitz Estiballes
Bertsolariak: Sustrai Colina , Nerea Ibarzabal
Saioa: 2024-09-15 Galdakao Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Drogak hizpide

Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan?
Gai jartzailea: Alain Iriarte
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Miren Artetxe
Saioa: 2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Tinderreko zitan, bizilagunak

Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Miren Amuriza , Sustrai Colina
Saioa: 2024-02-28 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Egoera emanda: ongia, gaizkia eta benetan egingo lukeena

Zatozte hirurok. Jone, zu izanen zara Joanesen ongia. Saats, zu Joanesen gaizkia. Egoera batzuk paratuko dizkizuet eta bakoitzak bere jarreratik zer eginen lukeen esan behar du: Jonek ongitik, Saatsek gaizkitik eta Joanesek benetan zer eginen lukeen. 1.- Lurrean 50 euroko billetea aurkitu duzu. 2.- Erosketa egiten ari zarela, sartu berri den bat zure aitzinean kolatu egin da. 3.- Aparkatzen ari zarela atzeko kotxeari kolpea eman diozu.
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak: Jone Uria , Saats Karasatorre , Joanes Illarregi
Saioa: 2024-02-22 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Inauterietan, marrazki bizidunez mozorrotzen

Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Sustrai Colina , Maialen Lujanbio , Amets Arzallus , Oihana Bartra , Iker Zubeldia
Saioa: 2024-02-03 Pasaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Komuneko atea eta pintada egitera datorrena

Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro.
Gai jartzailea: Aitor Etxebarriazarraga
Bertsolariak: Saioa Alkaiza , Sustrai Colina
Saioa: 2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun