Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Bikote ez, maitale

Zure gustuko pertsonarekin ligatu eta oheratu zinen duela gutxi. Geroztik, berak daukan bikote harremana moztuko duela esaten dizu elkarrekin egoten zaretenero baina ez da sekula hori egitera ausartzen.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Parrandatik bueltan gurasoak zain

Parranda egin berri duzu zure lagunekin. Etxerako bidean, balantzaka zoazela, badakizu gurasoak zu noiz iritsiko zain esna egongo direla.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Singularrean ala pluralean

Bikotea zarete. A etorkizuneko asmoez eta ametsez hitz egiterakoan, beti singularrean egiten duzu. B, zuk berriz, pluralean hitz egiten duzu haien inguruan. Orain arte garrantzia handirik eman ez arren, bestearen hitz egiteko moduarekin deseroso sentitzen hasita zaudete.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Maite kontuez koadrilako elkarrizketak

Koadrila bereko lagunak zarete. Ak beti kontatzen ditu lagunartean bere maite kontuak. Bk berriz, sekula ez du horretaz hitz egin nahi izaten.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Pizza banatzailea eta bezeroa

A, gaur gauean afaltzeko etxera pizza bat ekartzeko eskatu duzu herriko pizzeria batera. Espero zenuena baina hamar minutu beranduago iritsi da zure etxera B banatzailea. Hori gutxi balitz, pizzak zati bat falta duela konturatu zara.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Zinegotzi izateko proposamena jaso berri

Talde politiko batek hurrengo legegintzaldian zure herriko zinegotzi izateko proposamena egin berri dizu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Aurrezkiak gurasoei

Zure gurasoak egoera ekonomiko kaskarrean daudela eta, galdetu dizute ea zure aurrezkiak denboraldi baterako eurei uzterik ba al daukazun.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Nagusiaren agindua bete ala ez...

Taberna batean lan egiten duzuen lankideak zarete. Nagusiak agindu dizue kale-saltzaileei tabernara sartzea debekatzeko. Tabernara sartu berri da kale-saltzaile bat eta urduritasuna nabari da bion artean.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Eskola jazarpena jasan dutenak ikastetxe berrian

Ikastetxez aldatu berri zareten bi nerabe zarete. Ikastetxe zaharrean eskola jazarpena jasan zenutelako aldatu zarete ikastetxez. Elkarren aldamenean eserita zaudeten arren, oso desberdina da bion jarrera: A ikasturte berriari baikortasunez begiratzen diozu. B ezkor zaude.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Donostian pintxoak jan eta kontua ekartzen duten une hori

Donostiako taberna batean zaudeten hiru lagun zarete. Zenbait pintxo jan eta pare-bat trago hartu ostean, kontua ekarri berri dizue tabernako zerbitzariak. Ordaindu gabe alde egitekotan zaudete.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Ikastetxean sexu-heziketako saioa

Ikaskideak zarete. Gaur, sexu hezitzaile bat etorri da zuen ikastetxera sexu-heziketako saio bat ematera. Etxera bidean gelan gertatutakoez hizketan zoazte.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Irabazleen arazoak

Futbol talde beraren entrenatzaileak zarete. Zuen taldea zazpi eta huts irabazten ari da gaurko partida eta oraindik bigarren zati osoa falta da. Atsedenaldian, Ak eskatu nahi die lasai jokatu eta gol gehiago ez sartzeko. Bk, berriz, ahalik eta gol gehien sartzen jarrai dezaten nahi du.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Etxerako orduaz paso

Etxera joateko gurasoek jarritako ordua pasa arren, ez duzu etxera joateko asmorik.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Amonak gaur ez zaitu ezagutu

Zure amonari alzheimerra diagnostikatu zioten duela hilabete batzuk. Gaur, lehenengoz, ez zaitu ezagutu bisitan joan zatzaionean.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Autografoa sinatzen

Musikaria zara. Gaur sinatu duzu lehen autografoa.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Medikuak kirola egiteko aholkatu dizu

Kilo batzuk soberan dituzula-eta, medikuak kirola egiten hasteko aholkatu dizu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Ikastetxean yoga

Zure ikastetxeko zuzendaritzak yoga saioak egingo dituela iragarri du goizero-goizero, hamabost minutuz, ikasleen artean estres handia sumatzen duela eta.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Saskibaloi partidako maskotak zer dio?

Bi nerabe zarete. Diru pixka bat lortu nahi zenutela eta, saskibaloi talde bateko maskota izateko lan eskaintza onartu zenuten. Gaur izan da lehen lan eguna. Amaitu berri da partida.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Bikote oiharen argazkien kudeaketa sare sozialetan

Zuen arteko bikote harremana duela gutxi eten zenuten bi gazte zarete. A; bikote harremana moztu ondotik, elkarrekin agertzen zineten argazki guztiak ezabatu dituzu zure sare sozialetatik. B; lehengo moduan utzi dituzu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Sare sozialei zer denbora eskaini

Kezkatuta zaude egunerokoan sare sozialen erabileran erabili ohi duzun denbora kopurua dela eta. Zerbait egitea erabaki duzu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.