2020-09-21
XX. edizioa bete du Altzako Bertso Aroak eta emanaldiz oparo dator.
Donostiako ziklo honen antolatzaileak Altzania Kultur Elkartea, Altzako bertsozaleak, Bizarrain eta Donostia Kultura dira.
Ekitaldi guztietan lekuak aurrez erreserbatu behar dira Casares Kultur Etxean: telefonoz (943 351149) zein posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).
Irailaren 25ean Erradikalak ginen antzezlana taularatuko du Ane Labaka eta Beatriz Egizabal bikoteak. Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da Tomasene Kultur Etxean.
Irailaren 26an 6-12 urte bitarteko haurrentzat Bertso jasa, bat bateko jolasa eskainiko dute Amaia Agirre eta Haritz Mujika bertsolariek. Publikoaren parte hartzea behar-beharrezkoa izango da arratsaldeko 18:00etan Larratxo Kultur Etxean hasiko den ekitaldian.
Irailaren 27an, Plaza Gorrian egingo da bertso jaialdia eta oholtza gainean laukote hau arituko da: Aitor Sarriegi, Maider Arregi, Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga. Gai-jartzaile lanetan Gorka Segurola. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Saioaren amaieran Bertso Paper lehiaketaren sari banaketa izango da. Eguraldiak laguntzen ez badu, ekitaldia Larratxo Kultur Etxean egingo litzateke.
Urriaren 3an Gorria ikuskizuna eskainiko dute Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzariak, bertsoa eta flamenkoa uztartuz. Larratxo Kultur Etxean izango da, iluntzeko 20:00etan. Sarrerek 5 euro balio dute eta salgai daude online eta leihatila fisikoetan.
Ekitaldiotan COVID 19aren harira ezarritako osasun eta higiene arauak uneoro errespetatu beharko dira, eta antolakuntzak hiritarren laguntza eskatuko du bertaratutakoen esperientzia onena ziurtatzeko. Hona hemen aintzat hartzeko hainbat kontu:
Iturria: www.bertsoeskola.eus