Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa abian

2023-05-10


Uztailaren 1era arte dago zabalik lanak aurkezteko epea. Gaztetxoek gai jakin bati jarri beharko diote sorta; gazteek eta helduek, aldiz, gaia libre dute. Sari banaketa irailaren 10ean izango da, Ordizian, Euskal Jaietan.

Gaztetxoen maila

  • 2023an 13 urte edo gutxiago betetzen dituztenak.
  • Sorta osatzeko bertso kopurua: 2tik 4ra bitartekoa.
  • Neurria librea.
  • Gaia: "Sakelakorik gabe ezin bizi".

Gazteen maila

  • 2023an 14-18 urte betetzen dituztenak.
  • Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
  • Neurria librea.
  • Gaia librea.

Helduen maila

  • 2023an 19 urtez gora betetzen dituztenak.
  • Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
  • Neurria librea.
  • Gaia librea.

 

LANAK AURKEZTEA

 

 

Iturria: bertsoeskola.eus