Lazkao Txiki zenaren 100. urteurrenarekin bat egingo du lehiaketaren 35. edizioak. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1era arte dago zabalik. Gaztetxoek gai jakin bati jarri beharko diote sorta; gazteek eta helduek gaia libre dute. Sari banaketa irailaren 6an izango da, Ordizian, Euskal Jaietan.
Gaztetxoen maila
- 2026an 13 urte edo gutxiago betetzen dituztenak.
- Sorta osatzeko bertso kopurua: 2tik 4ra bitartekoa.
- Neurria librea.
- Gaia: "Lazkao Txikik 100 urte".
Gazteen maila
- 2026an 14-18 urte betetzen dituztenak.
- Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
- Neurria librea.
- Gaia librea.
Helduen maila
- 2026an 19 urtez gora betetzen dituztenak.
- Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
- Neurria librea.
- Gaia librea.
LANAK AURKEZTEA
