Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa zabalik

2024-05-13


Uztailaren 1era arte dago zabalik lanak aurkezteko epea. Gaztetxoek gai jakin bati jarri beharko diote sorta; gazteek eta helduek, aldiz, gaia libre dute. Sari banaketa irailaren 15ean izango da, Ordizian, Euskal Jaietan.

Gaztetxoen maila

  • 2024an 13 urte edo gutxiago betetzen dituztenak.
  • Sorta osatzeko bertso kopurua: 2tik 4ra bitartekoa.
  • Neurria librea.
  • Gaia: "Olinpiar jokoak badatoz".
  • Sariak: lehenengoak 200€ / bigarrenak 100€ / hirugarrenak 50€.

Gazteen maila

  • 2024an 14-18 urte betetzen dituztenak.
  • Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
  • Neurria librea.
  • Gaia librea.
  • Sariak: lehenengoak 300€ / bigarrenak 200€ / hirugarrenak 100€.

Helduen maila

  • 2024an 19 urtez gora betetzen dituztenak.
  • Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
  • Neurria librea.
  • Gaia librea.
  • Sariak: lehenengoak 500€ / bigarrenak 400€ / hirugarrenak 300€.

 

LANAK AURKEZTEA

Epea: uztailak 1.

Lanak, e-posta bidez, helbide honetara bidaliko dira: bertsoakargiberri@gmail.com.

-Bertso sorta izenordez sinatuko da. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.

-E-postan, bertso sorta atxikitzeaz bat, egilearen datuak bidaliko dira.

-Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.

-Bertso sortak izenburua eta doinua zehaztuta izan behar ditu eta bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.

Informazioa: 649011262 (Aitor).

 

LANEN JABETZA

Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.