Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Esker oneko agurrak

2024-11-20

Zaballako Bertso Eskolak jarritako sorta.
1.
Lehenego txikitik hasi zen dena
Hatortxuren akordean
elkartasuna keinu hartuta
bere handitasunean
lana ba du kristona
jai giroa ere ona
azkena omen uztailean
beste bat egin beharko dugu
denok joan gaitezkenean.

2.
Lasterbidean hasi zineten
Korrika egiten gurekin
azkena ere etorri da ta
segitzen dezute berdin
hamar urte hauetan
gurekin bat benetan
ta aurtengoarekin fin
gure egona ere hamaika
bider luzatu ez dadin.

3.
Lehengo arropa, oraingo Ternua…
joan zaizkigu urteak
bertso hauekin eskertu nahian
nik zuen keinu maiteak
hamaika oztopokin
gu beti elkarrekin
ez nau harritzen uzteak
orain ireki behar ditugu
kartzeletako ateak.