Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba eta jarraitzailea. Gasteizko apaiztegian eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako Seminarioko eta EUTG-ko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua (1987), Euskaltzaindiako Literatura-batzordeko arduraduna eta lehendakariordea (1989-1996).1989-2005eko maiatza arte Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan zen. 2005ean Euskaltzaindiako literatura-batzordeko ohorezko buru izendatu zuten. Euskal Itzultzaile, Interpretari eta Zuzentzaileen Elkarteko sortzaileetako bat eta aurreneko lehendakaria izan zen (1987-1990). Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten 2002an. Bere osaba Manuelen jarraitzailea, ahozkotasuna eta herri-lirikaren ezagule aparta izan da, aditu handienetakoa ezbairik gabe. 1960-80 hamarkadetan, gertutik jarraitu du bertsolaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik antolaturiko Txapelketetan parte-hartze zuzena izan du. Nabarmentzekoa da Ahozko Literaturari ...
Ikusi gehiago
Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba eta jarraitzailea. Gasteizko apaiztegian eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako Seminarioko eta EUTG-ko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua (1987), Euskaltzaindiako Literatura-batzordeko arduraduna eta lehendakariordea (1989-1996).1989-2005eko maiatza arte Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan zen. 2005ean Euskaltzaindiako literatura-batzordeko ohorezko buru izendatu zuten. Euskal Itzultzaile, Interpretari eta Zuzentzaileen Elkarteko sortzaileetako bat eta aurreneko lehendakaria izan zen (1987-1990). Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten 2002an.
Bere osaba Manuelen jarraitzailea, ahozkotasuna eta herri-lirikaren ezagule aparta izan da, aditu handienetakoa ezbairik gabe. 1960-80 hamarkadetan, gertutik jarraitu du bertsolaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik antolaturiko Txapelketetan parte-hartze zuzena izan du. Nabarmentzekoa da Ahozko Literaturari unibertsitatean, EUTGn (Deustuko Unibertsitatea-Donostia), sarbidea emateko prestaturiko testu liburua, hala nola eguneroko irakasle lana.1980tik aurrera, bertsolaritzarekiko kezka apur bat alboratu eta olerkigintzari eskaini zitzaion buru-belarri.
Ikusi gutxiago