Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

9. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Elkarri erronkak jartzen jolastuko dugu, kopletan, puntu erdika. "Goizian goiz jeikirik" doinua ere ikasiko dugu.

Erronken jolasa kopletan, puntu erdika

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Jolasa - publikoan irrintzia, 50€ eta sinadura lortzen". Bertsolariek publikora jeitsi beharko dute eta, kopletan, lortu beharko dute publikoan norbaitek irrintzia botatzea, beste norbaitek 50€ ematea eta beste inork sinadura bat egitea euren larru azalean. Lortuko ote dute? Bertsolariak "Goizian goiz jeikirik" doinuan entzungo ditugu.

Gero doinu horretan ariko gara gu ere, bertsolarien jolas berbera egiten: "Erronkak jartzen" karta jokoa hartuta, froga jolasa egingo dugu. Guk koplan esaten duguna, taldeko batek egin beharko du!

Bukatzeko, ariketa-tekniko bera egiten jarraituko dugu: kopletan puntu erdika segiko dugu, doinu berean. Karta jokoetan hiru multzo hauek ditugu horretarako, aukeran. Ea zein gai dugun gustukoen:

  • "Kirola" kartak.
  • "Urtaroak" kartak.
  • "Jantokian bazkaltzen" kartak. 

 

Baliabideak

1
Bertsolariek publiko artera jeitsi eta lortu beharko dute norbaitek irrintzi bat botatzea, beste norbaitek 50€ko biletea ematea, eta sinadura bat marraztea bertsolarien gorputzean. Lortuko ote dute?
2
Karta jokoaz egiteko froga jolasa. Zuk kopla batean esaten duzun froga, taldekide batek egin beharko du. Kopla txikian, puntu erdiak sortu beharko dituzu.
3
Karta jokoa. Kirol bakoitzari kopla bat eskainiko diogu. Puntu erdiak (7ak) sortzen ariko gara.
4
Karta jokoa. Udaberriaz, udaz, udazkenaz eta neguaz ariko gara, kopletan. Puntu erdiak (7ak) sortzen ariko gara.
5
Karta jokoa. Eskolako jantokian izaten ditugun gertaerei buruz ariko gara. Koplan puntu erdiak sortzea (7ak) izango da gure lana.