Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

10. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Oina emanda, puntua sortzeko pausoa emango dugu. Horretarako, lehenik neurria lantzeko jolasak egingo ditugu, hankaluzeak eta hankamotzak saihesten trebatzeko.

Animaliei buruz, oina emanda puntua sortzen

Hasteko, Julio Sotoren "Txintxarritxo ardia" sorta abestuko dugu. Sortak ekarriko dizkigu gaur gure kantagaia izango dena (animaliak eta natura) eta erabiliko dugun kopla doinua ("Goizian goiz jeikirik"). 

Hankaluzeak eta hankamotzak neurriratzen trebatuko gara ondoren:

  • "Hankaluze eta hankamotz" jolasean, etxeko animalia bakoitzari botatako kopla entzungo dugu: ea asmatzen dugun zein neurri akats duen kopla bakoitzak! 

Behin neurriari tamaina hartuta, pauso berri bat emango dugu gaurkoan: oina emanda, puntu osoa sortuko dugu. Pausoa progresioan emango dugu, "Fauna txiki bat" eta "Goazen mendira!" karta jokoekin. Izan ere, lehenik puntu erdika ariko gara eta, karta jokoaren bigarren zatian, oina emanda puntua sortzen ariko gara.  

Baliabideak

1
Ardi baten bizitzaren berri ematen digun kopla sorta.
2
Kopla sorta bat entzungo dugu, etxeko animaliei buruz. Ea kopla bakoitzean antzematen dugun, hankaluzerik ala hankamotzik baden.
3
Karta jokoa. Animalia bakoitzari kopla bat botako diogu. Lehenik, puntu erdia osatzen ariko gara; ondoren, oina emanda puntu osoa sortzeko pausoa emango dugu.
4
Karta jokoa. Igande goiza da eta mendira goaz. Egoera horri buruz ariko gara kopletan. Lehenik, puntu erdia osatzen ariko gara; ondoren, oina emanda puntu osoa sortzeko pausoa emango dugu.