Etxeari buruz, oina emanda puntua sortzen
Hasteko, Uxue Alberdiren "Etxea" sorta abestuko dugu. Sortak ekarriko dizkigu gaur gure kantagaia izango dena (etxea) eta erabiliko dugun kopla doinu berria: "Gure eliz dorreko".
Behin doinua ikasita, puntua sortzen ariko gara, oina emanda. Kanturako gaia etxea izango da eta hiru material ezberdin ditugu horretarako:
- "Etxezulo" fitxaz, gure etxearen murala osatuko dugu, orrialdeak itsatsiz. Arakatu dezagun zer dagoen gure etxean, txokoz txoko! Gune bakoitzari kopla botatzeko, lehen puntua eta oina emango zaigu.
- "Etxean bakarrik!" fitxaz, koplaz kopla istorio bat kontatuko dugu: gurasoak afaritara irten dira eta etxean bakarrik gaude... Zer gertatuko ote da? Aldiro lehen puntua eta oina emango zaigu, guk puntua sor dezagun.
- "Gaixorik" karta jokoaz, kopletan ariko gara, sendatu arte etxean ematen ditugun egunei buruz. Karta bakoitzean lehen puntua eta oina emango zaigu.