Pertsonaiak asmatzen, galdera erantzunetan
Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Pertsonaiak asmatzen". Bertsolari batek pertsonaia ezkutua zein den asmatu beharko du; horretarako, beste 2 bertsolariei galderak egingo dizkie eta hauek pistak emanaz erantzungo dute. "Ikusi nuanean" doinuan entzungo ditugu, puntu erantzunetan.
Gero doinu horretan ariko gara gu ere, bertsolarien jolas berbera egiten: asmakizunetan!
- "Asmakizunak - pertsonaiak" karta jokoaz jolastuko dugu lehenik. Batzuen lana izango da, kartak hartuta eta binaka jarrita, galdera erantzunetan aritzea, pertsonaia baten pistak emanez; eta besteen lana izango da bertsoaldia entzutea eta pertsonaia ezkutua zein den asmatzea. Pistak emateko, kartak baliatuko ditugu: kartek barruko aldean lehen puntua dakarte, eta atzeko aldean oina (puntuari erantzuteko baliatu genezakeena).
- "Irakaslearekin galdera erantzunetan" jolasa egingo dugu gero. Oraingoan, irakasleak pentsatuko du pertsonaia edo objektu bat. Guk puntu batean galdera botako diogu (zer ote den asmatzeko) eta berak erantzungo digu, pistak emanez. Ea asmatzen dugun zer den!