Kirolaz, puntuari erantzuten
Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Pertsonaia asmatzen-Jokin Altuna". Irati Majuelok pertsonaia ezkutua zein den asmatu beharko du; horretarako, Ander Perezi galderak egingo dizkio "Ikusi nuanean" doinuan puntua jarriz eta honek pistak emango dizkio, puntuari erantzunez.
Gero, gu ere doinu berean ariko gara puntuari erantzuten, kirolari buruz. Jolas ezberdinak egingo ditugu horretarako:
- "Kirolak" karta jokoaz, puntuari erantzungo diogu bat-batean. Horretarako, kartaren atzeko aldean oina emango zaigu, erantzunean baliatu nahi badugu.
- "Pasa hitza - kirolak" fitxaz, A-tik Z-ra, kirol ezkutua zein den edo kirolari lotutako zein hitz den igarri beharko dugu. Horretarako, puntu batean kirol bati buruzko pista emango zaigu eta guk zer den esanaz erantzun beharko dugu. Adi: erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!