Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Haurrak Olentzerorekin galdera-erantzunetan". COVID-aren harira dauden neurriekin, Olentzerok etortzerik izango duen kezkatuta daude Onintza eta Unai. Bideo-dei bidez Olentzerorekin jarri dira harremanetan. Ikus ditzagun galdera-erantzunetan! "Ikusi nuanean" doinuan entzungo ditugu.
Gero doinu horretan ariko gara gu ere, puntuei bat-batean erantzuten, "Elurra" gaitzat hartuta. Gure erantzuna sortzeko, 2 oin emango zaizkigu aukeran: ea guretzat zein den egokiena!
Saioa amaitzeko, "Pasa hitza" karta jokoaz, asmakizunetan ariko gara. A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Horretarako, puntu batean pista emango zaigu eta guk zer den esanaz erantzun beharko dugu. Adi: erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!