Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

24. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Puntuari bat-batean erantzungo diogu. Horretarako, bi oin emango zaizkigu aukeran. "Ikusi nuanean" doinuan ariko gara.

Asmakizunetan, puntuari erantzuten, 2 oin aukeran emanda

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Hitzak asmatzen". Andoni Egañak eta Unai Iturriagak hitz ezkutua zein den asmatu beharko dute, galdera-erantzunetan; batek galdera botako dio puntu batean, eta besteak pistak emanez erantzungo du. "Ikusi nuanean" kopla doinuan entzungo ditugu. 

Gero, bertsolariek bezalaxe, asmakizunetan jolastuko dugu guk ere, doinu berberaz. 

  • "Asmakizunak -objektuak" karta jokoaz ariko gara. Karta batean deskribatu beharreko objektua emango zaigu, eta pistak eman ditzagun 2 kopla botako ditugu; lehen puntua emango zaigu eta guk bigarren puntua sortu dezagun, 2 oin izango ditugu aukeran. Ea gure bi koplak entzunda, entzuleek asmatzen duten zein objektu den! Adi: bigarren koplak errimatu egiten du-eta, erantzun zuzenarekin. 
  • "Pasa hitza" karta jokoaz, asmakizunetan amaituko dugu gaurko saioa. A-tik Z-ra, hitz ezkutua zein den igarri beharko dugu. Horretarako, puntu batean pista emango zaigu eta guk zer den esanaz erantzun beharko dugu. Adi: erantzun zuzenak errimatu egiten du-eta!

Baliabideak

1
Bertsolari batek pistak eman eta ea besteak hitz ezkutua asmatzen duen... Jolas dezagun guk ere!
2
Karta jokoaz ariko gara. Kartan egokitu zaigun objektuari buruzko pistak emango ditugu, bi kopletan. Ea entzuleek asmatzen duten zer den! Koplak sortzeko, lehen puntua emango zaigu eta guk bigarren puntua sortu dezagun, bi oin emango zaizkigu aukeran. Adi: gure azken koplak errimatu egingo du-eta, erantzun zuzenarekin.
3
Jolas honetan aurkezleak puntua abestuko digu, hitz ezkutuaren pista emanez. Hitz hori zein den igarri beharko dugu. Erantzun zuzenak errimatu egiten du, lehen puntuaz!