Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Ondarroako jaialdia - 2 oinak emanda". Ikasturte amaierako jaialdian ikusiko ditugu ikasleak, oholtzara irten eta 2 oinak emanda, kopla sortzen. Ea gogoratzen duzuen zein den doinu horren izena...
Gero ariketa berbera egingo dugu geuk ere: "2 oinak emanda" karta jokoaz, koplak osatuko ditugu. Karta bakoitzean bi oin bikote ditugu aukeran. Zein doinutan ariko gara? Errepasatu dezagun zein kopla doinu ikasi ditugun!
Saioa kopla-jolas batekin amaituko dugu, "Errimak ikusten" karta jokoaz. Karta bakoitzean marrazki bat dugu; irudien artean, errimatzen duten bikoteak topatu beharko ditugu. Bi oin horiekin kopla bota ezkero, bi kartak guretzat! Ea nork eskuratzen dituen karta gehien...