Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

26. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Kopletan ofizioka ariko gara, A eta B pertsonaia antagonikoekin. Orain arte ikasitako doinu guztiak errepasatuko ditugu.

Kopletan ofizioka: A eta B

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Ipuin kontalaria eta haur berritzua" bideoan, ofizioka entzungo ditugu Alaia Martin eta Jexux Mari Irazu.  

Gero, bertsolariak bezalaxe, gu ere koplatan ofizioka ariko gara: "Ofizioka A eta B" fitxan, gaia emango zaigu eta gure pertsonaiaren ahotik abestu dezagun, oin bikoteak emango zaizkigu. Hauek dira fitxan aurkituko ditugun gaiak:

  • Klasea berriketan pasa duen ikaslea eta errietan ari zaion irakaslea.
  • Gurasoa eta kaletik berandu etxeratu den seme-alaba.
  • Ospitalean dagoen gaixoa eta okerreko zangoa moztu dion medikua.

Gaia entzunda, lehenik, hauta dezagun zer doinutan ariko garen: errepasatu dezagun zein kopla doinu ikasi ditugun! Gai honetarako gustukoena dugun doinua hautatuko dugu.

Saioa amaitzeko jolasean ariko gara, "Bertso dominoa"z. Pieza bakoitzaren alde banatan, hitz bat dator; errimatzen duen pieza jarri behar diogu segidan. Pieza jartzeko, bi oinak baliatuz kopla bota beharko dugu.

Baliabideak

1
Ipuin kontalaria da Alaia eta publikoan eserita dagoen haurra da Jexux Mari. Hasi da Alaia ipuina kontatzen eta, minutuero, komentarioak eta galderak egiten dizkio Jexux Marik: "Eta hori zergatik?", "Baina katagorriek ez dute hitz egiten...".
2
Ofizioka aritzeko gaia emango zaigu, bakoitzari pertsonaia edo rol bat zehaztuz (A eta B). Pertsonaia bakoitzak 2 oinen zerrenda izango dugu eskura, kopletan sortu dezagun elkarrizketa.
3
Pieza bakoitzaren alde banatan, hitz bat dator; errimatzen duen pieza jarri behar diogu segidan. Jolasa baliatu genezake errimatzen duten hitzak identifikatzeko. Baita zirtoa edo kopla lantzeko ere: pieza jartzerakoan, bi oin horiekin zirtoa sortuz edo kopla botaz.