Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

27. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Egoera emanda kopletan ariko gara. Orain arte ikasitako doinu guztiak errepasatuko ditugu.

Egoera emanda, kopletan

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Goierritarrak trenean", kopla saio umoretsua. Tren berria egin du Goierriko kuadrillak eta, bagoietara igota, badoaz frogatzera!  

Gero, bertsolariak bezalaxe, gu ere koplatan ariko gara, egoera orokor bati txispak ateratzen. "Egoera eta 2 oinak" karta jokoan bost egoera ezberdin jarriko zaizkigu aukeran; tematika bakoitzerako oin bikoteak ere emango zaizkigu.

  • Ile apaindegian zaudete, ispiluari begira. Ez zaizue batere gustatzen, egiten ari zaizuena...
  • Lagunak kalera irten zarete, herriko jendeari txantxak egitera.
  • Zuen bizitzako egunik txarrena da. Gaur dena gaizki irteten zaizue.
  • Albistegiari begira zaudete. Zeintzuk dira gaurko berriak?
  • Arratsalde osoa pantailei begira daramagu: mugikorra, ordenagailua, telebista, bideo-jokoak, sare sozialak...

Gaia entzunda, lehenik, hauta dezagun zer doinutan ariko garen: errepasatu dezagun zein kopla doinu ikasi ditugun! Gai honetarako gustukoena dugun doinua hautatuko dugu.

Baliabideak

1
Tren berria egin du Goierriko kuadrilak eta badoaz frogatzera: txoferra, ingeniaria, mekanikoa, elektrizista, errebisadorea eta dekoradorea, abiatu dira!
2
Karta jokoa. Egoera bati buruz ariko gara kopletan, bi oinak hartuta. Karta jokoan bost egoera ezberdin ditugu aukeran (koloretan bereizita).