Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: Andoni Egañak, "burua" hitza emanda, bota zuen bertsoa da (1997ko Txapelketa Nagusian).
Gero, Egañak bezalaxe, guk ere hitz ezkutu bat deskribatuko dugu, ahalik eta pista onenak emanez, koplatan: ea entzuleek asmatzen duten zer den! Bi karta joko baliatuko ditugu horretarako: "Asmakizunak - animaliak" eta "Asmakizunak - lanbideak". Karta bakoitzean, hitz ezkutua emango zaigu eta bi koplatan pistak emateko, oin bikoteak.
Erabaki dezagun zer doinutan ariko garen: horretarako, errepasatu dezagun zein kopla doinu ikasi ditugun!