Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

29. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Bertso marrazkiak osatzen jolastuko dugu, kopletan deskribatuz besteek marraztu beharrekoa. Orain arte ikasitako doinu guztiak errepasatuko ditugu.

Bertso marrazkiak, kopletan

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Marrazki bat diktatzen komikilariei".

Gero, bertsolariek eta marrazkilariek egin zuten jolas berbera egingo dugu, kopletan. Taldekide batzuk bertsolariak izango dira eta beste taldekideak, marrazkilariak; bertsolariei marrazki bat emango zaie, kopletan deskribatu dezaten, ahalik eta zehatzen (oin bikoteak ere izango dituzte eskura). Marrazkilariek, koplan entzun dutena irudi bihurtuko dute. Amaieran ikusiko dugu zenbaterainoko antza duten gure marrazkiek, jatorrizko irudiarekin!

Erabaki dezagun zer doinutan ariko garen: horretarako, errepasatu dezagun zein kopla doinu ikasi ditugun! 

Baliabideak

1
Irudi bat erakutsiko diete, ezkutuan, bertsolariei. Bertsolariek deskribatzen dutena, marraztu egin beharko dute komikilariek.
2
Marrazki hau ez dugu erakutsiko, jolas amaierara arte. Kide batek (irakaslea izan daiteke), marrazki hau deskribatuko du, kopletan (ikus kopla sorta, hurrengo orrian); gainerako partaideek, koplak entzun ahala, deskribatzen dena marraztu behar dute. Amaieran, nork bere marrazkia erakutsiko du: ea nor hurbildu den gehien irudi honetara!
3
Marrazki hau ikasle taldetxo batek izango du; gainerakoek ez dute ikusiko, jolas amaierara arte. Taldetxo horrek marrazkia deskribatu beharko du, kopla txikitan. Koplak sortzeko oin bikoteak emango dizkiegu (ikus hurrengo orrian). Beste taldetxoak, koplak entzun ahala, marraztu egingo du deskribatu zaiona. Amaieran, konparatu egingo ditugu ikasleek marraztu dutena eta deskribatzeko egina dagoen marrazki eredua.
4