Ikus dezagun bideoan, gero guk egingo dugun jolasa: "Zirtoz erantzun, oina emanda". Aldiro, bertsolariari galdera bat botako zaio, zirtoz eman dezan bere erantzuna. Esaldi errimatua sortzeko, ze oin erabili ere esango zaio hasieratik.
Bideoa ikusi ondoren, geuk egingo dugu jolas bera: "zirtoz erantzun!" fitxan, guri ere oina emango zaigu, gure erantzun errimatua sortzeko.
Bukatzeko, elkarrizketak zirtoka osatzeko, egoera ezberdinetan jarriko gara, bi fitxa hauekin: "etorkizun igarlea eta bezeroa" izango gara. Edo "goxoki dendaria eta haurra".