Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

22. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Puntuari bat-batean erantzungo diogu. Horretarako, bi oin emango zaizkigu aukeran. "Ikusi nuanean" doinuan ariko gara.

Puntuari bat-batean erantzuteko, bi oin aukeran

Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Aitona, herentzia nori utzi erabakitzen". Andoni Egaña aitona xahar aberatsa da eta bere herentzia nori utzi erabaki behar du: alabari (Maialen Lujanbiori) edo-ta semeari (Sebastian Lizasori). Horretarako elkarrizketan ariko da bakoitzarekin, galdera-erantzunetan, "Ikusi nuanean" kopla doinuan

Gero doinu horretan ariko gara gu ere, "Porrusalda" karta jokoaz, puntuei bat-batean erantzuten. Gure erantzuna sortzeko, 2 oin emango zaizkigu aukeran: ea guretzat zein den egokiena!  

Saioa amaitzeko, "Entzun eta... zer da?" jolasean ariko gara. "Ikusi nuanean" kopla doinuan puntuari erantzutea izango da gure lana orain ere. Baina asmakizun bat da aldiro igarri beharrekoa. Koplako lehen puntuan, asmakizuna esango zaigu; guk zer den esan behar dugu, bigarren puntua osatuz. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da! 

Baliabideak

1
Andoni Egaña aitona xahar aberatsa da eta bere herentzia nori utzi erabaki behar du: alabari (Maialen Lujanbiori) edo-ta semeari (Sebastian Lizasori). Horretarako elkarrizketan ariko da bakoitzarekin, galdera-erantzunetan.
2
Karta jokoa. Denetariko gaiei buruz ariko gara, kopla txikian, puntuari erantzuten. Batak puntua abestuko du eta besteak erantzun, bat-batean. Horretarako, karta bien tartean jarriko dugu. Atzeko aldean, 2 oin emango zaizkigu aukeran: puntua erantzuteko horietako bat erabili genezake!
3
Puntuan esango zaigu asmakizuna, guk puntuari erantzunez zer den esan dezagun. Erantzun zuzenak errimatu egiten du. Ezin asmatu bagabiltza, bigarren pista soinua entzutea izango da!