Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

3. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Zirtoak sortzen ariko gara, erabat gure kasa, makulurik gabe.

Eredua ikusi eta presta dezagun gure zirto esketxa!

Lehenik, "Zirto berriak, geronek jarriak" bideoan, zirto esketxak ikusiko ditugu: antzerki laburrak dira, zirto elkarrizketa bidezkoak.

Ondoren, bikoteka edo hirunaka jarrita, gure "zirto esketxak" sortuko ditugu, gero taldearen aurrean antzezteko. Gure antzerkitxoa sortzeko egoera bat emango zaigu: ea zer elkarrizketa errimatu asmatzen dugun, umore punttuaz!

Baliabideak

1
Pasadizo eran kontatuta, ikus ditzagun zirto berriak! Geuk ere asmatu genitzake gero gisa honetako esketxak!
2
Bikoteka edo hirunaka jarrita, gure esketxak sortuko ditugu, gero taldearen aurrean antzezteko. Gure antzerkitxoa sortzeko egoera bat emango zaigu: ea zer elkarrizketa errimatu asmatzen dugun, umore punttuaz!