Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

7. klasea

URRATSA 1 / IKASTURTEA 1
Egoera bat emanda, gure pertsonaiatik kopletan ariko gara, puntu erdika. "Hona bildots eztia" doinua ezagutuko dugu lehenik.

Egoera eta pertsonaia emanda kopletan, puntu erdika

Hasteko, bideoz "Goierritarrak Paris Dakarren" bertsoaldi berezia ikusiko dugu. Egoera batean jarriko dira bertsolari guztiak: Paris Dakar rallyan daude. Egoera horretan, bakoitzak pertsonaia baten ahotik abestuko du.

Kopla saio umoretsu honekin, doinu bat ikasiko dugu: Hona bildots eztia.

Gero doinu horretan ariko gara gu ere, goierritarren ariketa berbera egiten: karta jokoetan, aldiro egoera bat eta pertsonaia bat emango zaigu eta kopletan ariko gara, puntu erdiak sortzen.

  • Autobusean goazen pertsonaia ezberdinak izango gara lehenengo.
  • Ikasgelan gauden ikasle-mota diferenteak izango gara gero.
  • Eta, azkenik, inauterietan kaleko festan gutako bakoitza zertaz mozorrotuta gabiltzan esango zaigu.  

Baliabideak

2
Karta jokoa. Egoera eta pertsonaia emanda, kopletan ariko gara. Egoera: autobusean goaz denok. Pertsonaiak: Txoferra, lanera doan medikua, kirola egitera doana, eskolara doan gaztea, txakurraz doana eta erosketak egitera doana. Kopletan puntu erdiak sortzen ariko gara; batzuetan lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak) eta beste batzuetan, bigarren puntu lerroak (6ak).
3
Karta jokoa. Egoera eta pertsonaia emanda, kopletan ariko gara. Egoera: ikasgelan gaude denok. Pertsonaiak: Irakaslea, berandu heldu dena, txizagura dena, etxeko lanik egin ez duena, lanerako gogoz dagoena eta dena dakiena. Guztira 6 pertsonaia dira eta bakoitzak bina kopla osatzeko kartak daude. Kopletan puntu erdiak sortzen ariko gara; batzuetan lehen puntu lerroak sortuko ditugu (7ak) eta beste batzuetan, bigarren puntu lerroak (6ak).
4
Karta jokoa. Egoera eta pertsonaia emanda, kopletan ariko gara. Egoera: Inauterietan gabiltza denok, mozorrotuta. Pertsonaiak: Txanogorritxo, Superman, Harry Potter, erregea, Pirritx eta mozorrotu ez dena. Guztira 6 pertsonaia dira eta bakoitzak bina kopla botatzeko kartak daude. Koplan puntu erdiak sortzen ariko gara, nahas-mahasean: batzuetan lehen puntu lerroa sortzen (7ak) eta, bestetan, bigarren puntu lerroak sortzen (6ak).