Hasteko, bideoz ikusiko dugu ereduzko bertsoaldia: "Eguna libre, egitekoak asko eta bi ahots matraka ematen". Bertsolariei egoera bat emango zaie, eta bakoitzari jarrera batetik hitz egiteko eskatuko zaio. "Hona bildots eztia" doinuan ariko dira.
Gero doinu horretan ariko gara gu ere, bertsolarien ariketa berbera egiten: karta jokoetan, aldiro egoera bat eta jarrera bat emango zaigu (jarrera baikorra edo jarrera ezkorra) eta kopletan ariko gara, puntu erdiak sortzen.