Igaran egun batez
egin dügü erri
hortaz nahi deiziet
eman zerbait berri
Parisetik jin zaigu
bidajez Phetiri
urte bakotx fortuna
eginik üdüri.
Bertso honen egilea: Luis Ligetx “Larrautarra” (1901 Larraine – 1940 Gamere-Zihiga, Zuberoa).
Bertsoaren berri
“Boneta eta txapela” bertso sortan azaltzen da bi lagunen arteko elkarrizketa. Parisera joanda aberastu egin da Phetiri eta, txapela dotorea jantzita, Zuberoara itzuli da lagunak ikustera. Pierra adiskideak, euskaldun boneta jantzita, Zuberoan jarraitzea erabakia du.