Armen hartzera deitu ninduen

gazterik zorte etsaiak

hurrundu nintzen herri alderat

itzuliz usu begiak (bis).

 

Koplaren berri

“Solferinoko itsua” kopla sortan kontatzen da, lehen pertsonan, Solferinoko guduan (1859an, frantsesen eta austriarren arteko gerran) itsututako soldadu baten istorioa.
Koplak jarri zituen Elizanburu bera, apaiz ikasketak utzita, Frantziako armadan sartu zen eta kapitain izan zen. 1871an, Napoleon menderatua izan zenean, itzuli zen Sarara.

Kopla sorta honek 1864an, Anton Abadiak Saran antolatutako sariketan, bigarren saria jaso zuen.

Entzungai Xabier Leteren ahotsean.